Hungariako
pertzegileen etorrera antzesten da. Horiek aldarrikatzen dute
iñauteriaren etorrera. Aurre- aurrean hartza, euskal iñauteriko
mitologiako animaliarik ezagunena.
Pertzegileen
konpartsa leinuek osatzen dute hau da, herri erakunde zenbaitek.
Jai honen ezaugarririk nagusiena pertzegileek beren mailuez pertzak
jotzean sortzen den soinua dugu. Ijito emakumeen kanta eta dantzak
dira jai osagarriak. Ospakizunaren barregarrizko antzespena erreginarena
da, gizaseme batek antzestua. Taldearen amaieran gurdi ederrak
ikusten dira, kolore anitzeko lanparaz apainduak.
|