
XIX. mendearen erdi aldean, Gipuzkoako lursail landatar gehienak maizterrez
landuak ziren, beren egoera juridikoa gurasoetatik semeetara pasatzen
zen belaunaldiz belaunaldi. Jabea eta kolonoaren artean erlazio paternalista
bat zegoen. Errenta egun zehatz batean ordaintzen zen San Martin egunez
normalean, baina Santo Tomas egunera atzeratzea ohitura zen.
Lantzen ez zuen lur hauen jabea hirian bizi
zen. Baserritar dexente Donostiaraino etortzen ziren errentaren
diruarekin eta pare bat kapoi eskuan zituztela. Era berean makailua
falta ez zen bazkari bat opari egiten zioten.
Baserritarrak hiriburura egiten zuten bidai hau aprobetxatzen
zuten beren hirietako dendatxoetan aurkitzen ez zituzten produktuak
erosteko, eta era berean, baserriko produkturik onenak saltzeko.
Feria baten beharra zegoen eta honela sortu zen Donostiako Konstituzio
Plazan “Santo Tomaseko feria”.
Gipuzkoako eskualdeek beren garraioa hobetu
zutenean eta baserri guztietara bidea egin zenean feriaren beharra
amaitu zen. Baina baserritarra, lantzen zuen lurraren jabetza ia
osoa lortzen ari zenean, ohitura zaharrei eutsi nahiean Donostiara
etortzen jarraitu zuen eta honela mantendu da Santo Tomaseko Feria.
|