Unión
Artesanako
Danborradako
Gastadoreak |
Ez dago zehazterik, historiagilearen zorroztasunez
bederen, zein urtetan irten zen danborrada lehendabiziko aldiz Donostiako
kaleetara. Batzuen iritzira, zerbitzuko neskek eta haien laguntzaileek
-soldadu eta bere kasako langile-, 1836.ean Donostia hiria urez hornitzen
zuten hiru iturrietako baten aurrean beren txandaren zain zeudelarik,
zeramatzaten burdinazko ontzietan jotako unean jarri behar omen da danborradaren
historiaren hasiera. Baina, ziurrenik, Danborrada Donostiako.
Inauterietako konpartsa bat gehiago izango zen. Lehendik ere batzuk-batzuk
egon ziren aitzindari moduan. Horrela, 1817.ean, Itsu valentziarren Maskarada
eta Lorezainen Konpartsa, eta hurrengo urtean Kaldereroen Konpartsa eta
danborrada, seguru asko 1836.ean, Gerra karlista betean. Handik aurrera
indarra hartuko du patroi santuaren omenez jai egiteko ohitura, goiz aldean
kalez kale ibiliz Santesteban maisuaren zortzikoa lagun eta gidari, zeina
lehendabiziko urteetan bederen barrikez jotzen baitzen soilik.Geroxeago danbor soinu-ozenak ere erantsi ziren.
Unión Artesana |
Partehartzaileek, hasieran kapritxozko jantziak
zeramatzaten, baina gero uniformea jantzi zuten. Urtero irteten ziren,goizeko
hiru eta erdietan, "La Fraternal" elkarteko egoitzatik, zeina
Gaztelura bidean baitzegoen, "Sheshenarena" jo eta jo; izan
ere, 1860.era arte ez baitzuen Sarriegi maisuak Donostiako Martxa idatzi.
Nekaezinak, kalez kale ibiltzen ziren zortziak arte, eta halako orduan
gelditu egiten ziren Iñigo eta Narrika kaleen arteko kantoian eta
han sokamuturraren zain gelditzen ziren. Danborradak hasiera ematen zion
jai sail bati, harik eta Inauteri asteartean amaitzen ziren arte, Sardinaren
Ehorzketarekin hain zuzen. "La Fraternal" elkarteari "Unión
Artesana"k hartu zion txanda. Goizeko bostetan, eta hiru zaldun aurretik
zituztela, hasten zen desfilea, danbor jotzaileak 1800.eko milizianoen
erara jantzirik, segiz ioaren atzetik joka aritzen zen musika-talde baten
martxa doinuei jarraiki, danbor eta barrika joka. Gero, Euskal-Billera
etorri zen eta, geroxeago, danborradak ugaritu egin ziren Donostiako auzoetan.
|
Jaia urtarrilaren 20ean hasten da, 00:00 orduetan,
Gaztelubideko danborradak bandera altxatzen duenean, antzinako kontzejuan,
gaur egun Konstituzio Plazan dagoen Udal Liburutegian.Halaxe bada, 60
izango dira, bakoitzetik ordezkari bana bidaliz, Gaztelubiderekin batera
parte hartuko dutenak gure "egun handi"aren hasiera ekitaldian.24
ordu segidan hiria danbor eta barrika jaia izango da, auzo guztietan entzungo
dira Sarriegiren doinuak. 24:00etan Unión Artesana Danborradak
eraitsiko du bandera, eta amaitutzat emango da jaia.
Bien bitartean, poza eta umore ona nagusi izango dira hirian, patroiaren
omenez. Jaia zabalduz joan da, eta horren adierazgarri parte hartzen duten
heldu-danborraden ugalketa da: 1957.ean hamar ziren soilik; 1967.ean 54
izan ziren; eta 2008koan 100 espero dira, hiriko zazpi auzotan, irtengo
direnak. Hiriko auzo guztietan zehar
ibiltzen dira, ez dago egunik ez eguneko unerik danbor edo barrika doinurik
entzuten ez denik. Joandako urteetan danborradetan gizonezkoek hartzen
zuten parte; gaur egun, asko eta asko gizonezkoentzat soilik diren arren,
beren elkarte-estatutoen arabera, gero eta gehiago dira mistoak, baita
emakumezkoentzakoak ere. Egunean zehar ematen dira Urrezko Danborrak,
Hiritar Merituari dagozkion Dominak.
|
Castellano
::. Historia .::
Egitaraua
Haur danborrada
Helduen danborrada
Uniformeak
Donostiako martxa
Urrezko danborrak
Hiritar merituaren dominak
Donostia
San Sebastián
|